Azken berriak
atzera ES|EN
Munduko Ondarearen Kudeatzaileen Espainiako VI. Topaketa

2012ko urriaren 22an, 23an eta 24ean Munduko Ondare izendatutako Lekuen Kudeatzaileen Espainiako VI. Topaketa egingo da Santiago de Compostelan, Kultura Ministerioak antolatuta. Erakunde asko bilduko dira topaketetan, haien artean UNESCO Etxea.

Topaketa horiek urtero egiten dira, 2007az geroztik, Kultura Ministerioak bultzatuta, Munduko Ondare izendatutako ondasunen kudeatzaileen arteko elkarbidea sortzeko, oinarrizko bi helburu hauek aintzat hartuta: alde batetik, Munduko Ondarearen Hitzarmenaren aplikazioak dakartzan konpromisoak betetzeko beharrezko informazioa ematea kudeatzaileei; eta, bestetik, leku horien kudeaketan diharduten profesionalen arteko harremanak bideratzea eta kudeatzaile-sarearen sorrera sustatzea.

Mundulo Ondarea eta Garapen Iraunkorra. Lekuko komunitateen papera aurtengo deialdian jorratutako gaia izango da. UNESCOk aukeratutako gaia da eta UNESCO Etxeak, hain zuzen, gai horretan lanean dihardu.

Programa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco