Azken berriak
atzera ES|EN
Urkiolako Natura-Parkea: aisialdia, eta bioaniztasuna zaintzea

Irailaren 28an, Bizkaiko Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa programak ikerketaren emaitzak aurkeztu zituen Urkiolako natura-parkean, Urkiolako Ekosistemak eta Pertsonen Ongizatea jardunaldiaren baitan. Helburua izan zen ekarpen bat egitea Urkiolako ekosistemen osasunari eta ekosistemek pertsonen ongizatearekin duten harremanari buruzko gaietan.

Hain zuzen, ekosistemek zer zerbitzu egiten duten ebaluatzen ari dira Bizkaiko zenbait eskualdetan; Urkiolan, esate baterako. Urkiolak, natura- eta paisaia-balioez gainera, kultura- eta aisialdi-baliabide ugari ditu. Gizakiak eta natura antzinatik egon dira harremanetan, eta, gaur egun, Bizkaiko populazioaren zati handi batek lotura berezia sentitzen du lurralde horrekin.

Jardunaldian, 40 bat lagunek parte hartu zuten; besteak beste, Urkiolako eta inguruko herritar eta erabiltzaileek, ikasleek, hezitzaileek, ikertzaileek eta ingurumen-teknikariek.

Ikerketaren emaitzen berri eman zuten, eta, horretaz gainera, beste bi pertsonak ere parte hartu zuten jardunaldian. Batetik, Henrique Pereira Lisboako Unibertsitateko irakasle eta proiektuko aholkulari zientifikoak azaldu zuen zer ibilbide egin duen orain arte Nazio Batuen programak eta zer jarraipen izango duen Bizkaian. Andrs Ried Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuko kideak, bestetik, Urkiolan aisiaren inguruan izandako esperientziei buruz hitz egin zuen.  Jardunaldiaren amaieran, interpretazio-ibilbide bat egin zuten parkean, eta tokiko produktuak dastatu zituzten.

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco