Azken berriak
atzera ES|EN
Udako ikastaroa: Aldaketa sozialerako eta garapenerako komunikazioa

Irailaren 10etik 12ra Aldaketa sozialerako eta garapenerako komunikazioa ikastaroa izango da Menndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatearen udako ikastaroetan, Inter Press Service (IPS) agentziak antolatuta.

Antolatzaileen esanetan, hauxe izango da ikastaro horren funtsa: Gizarte zuzenagoak eta bidezkoagoak lortzea helburu, topaketaren abiapuntua izango da komunikazioa eskubide, elkarrizketa eta truketzat ulertzea. Gaitasuna eta nork bere buruaren jabe egiteko ahalmena sortzen duen komunikazio hori dago garapenaren muinean, nahiz eta erakunde askok oraindik ez duten egiaz aintzat hartzen beren prozesu guztietan. Topaketak elkarrizketarako gune bat zabalduko die hainbat kolektibori eta profesionali, gizarte kohesionatuagoak eta inklusiboagoak lortzeko funtsezkoak diren gaiei buruz eztabaidatzeko.

UNESCO Etxeak ere parte hartuko du ikastaroan; hain zuzen, erakundeak eginiko zenbait proiektu aurkeztuko ditu Garapenerako komunikazioaren eta kulturaren topaketak mahainguruan. Komunikazioa aldaketa sozialerako tresnatzat harturik, komunikazio horren analisiaren barnean kultuaren ikuspegia aintzat hartzea izango da mahainguru horren ardatza.

Informazio gehiago:

Aldaketa sozialerako eta garapenerako komunikazioa ikastaroa

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco