Azken berriak
atzera ES|EN
Urrats garrantzitsu bat...

Joan den uztailaren 20an, formalki eratu zen 107/2012 Dekretuan (berriki onartua) ezarritako Balioespen Batzordea (107/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan, 1960tik 1978ra bitartean, motibazio politikoko indarkeria-egoeran izandako giza eskubideen urraketen ondorioz sufrimendu bidegabeak jasan zituzten biktimak aitortzekoa eta biktima horiei ordainak ematekoa). Batzordea lanean hastea pauso garrantzitsua da Euskadin azken hamarkadetan izandako eskubide-urratze larrien mapa egiteko. Era berean, pauso garrantzitsua da gure herrialdean bakea finkatzeari begira.

Ins Ibez de Maeztu Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria da Balioespen Batzordearen presidentea. Gaian adituak diren sei pertsonak osatzen dute batzordea, Eusko Jaurlaritzak berak, legebiltzarreko taldeek eta gizarte zibilak proposatuta: Manuela Carmena, Alvaro Gil-Robles, Txema Urquijo, Carlos Martn Beristain, Jos Antonio Prez (historialaria) eta Monika Hernando (UNESCO Etxeko kidea). Hain zuzen, Bake eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza Elkarteen Foroaren izenean parte hartuko du Monika Hernandok.

Lan asko dago egiteko: batetik, arauak xedatutako aintzatespena eta konponketa abian jarri behar dira, eta, bestetik, beste dekretu bat prestatu behar da, 1978. urtetik gaur arteko bidean giza eskubideak urratu zaizkien biktimek aintzatespena jaso dezaten, hala merezi baitute. Nolanahi ere, gaur, adiskidetzearen eta bakearen bidean pauso garrantzitsu bat eman izana ospatu nahi dugu, eta gure konpromisoa berretsi prozesuan lan egiten jarraitzeko, ziur baikaude giza eskubideetan eta bakean funtsatutako kultura dela eta izan behar duela gure etorkizuna eraikitzeko oinarria.

Un paso importante" Artikulua

Mikel Mancisidor, UNESCO Etxeko zuzendaria.

Deia (2012/07/20) eta Noticias de Gipuzkoa (2012/07/23) egunkarietan argitaratuta

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco