Azken berriak
atzera ES|EN
20 biosfera-erreserba gehitu dituzte UNESCOren MAB Programaren sarera

Uztailaren 9tik 13ra, Parisen (Frantzia) egindako bileran, Gizakia eta Biosfera Programa (MAB) Koordinatzeko Nazioarteko Kontseiluak beste 20 gune (horietako bi mugakideak) Biosfera Erreserben Mundu Sarera gehitzea adostu zuen. Horrenbestez, 598 erreserba izango ditu aurrerantzean, 117 herrialdetan banatuta.

Aurten, aurrenekoz, Haitin, Kazakhstanen eta Sao Tome eta Principen kokatutako erreserbek eman dute izena Munduko Sarean. Bestalde, Espainiak beste bi biosfera-erreserba gehitu ditu (Gomera eta Las Ubias-La Mesa), eta munduan naturagune babestu gehien dituen bigarren herrialdea da.

Biosfera-erreserbak UNESCOren Gizakia eta Biosfera (MAB) Programak izendatutako guneak dira, eta biodibertsitatearen eta natura-baliabideen (bai lurrekoak, bai eta itsasokoak edo ur gezatakoak ere) kudeaketa integratua lortzeko metodoak probatzeko erabiltzen dira. Erreserba horiek, beraz, garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak probatzeko eta ikasteko guneak dira.

Informazio gehiago:

MAB Programa

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco