Planetako garapen iraunkorra lortzeari begira, datozen
urteetan erreferentzia bat izango da Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen
Konferentzian (Rio de Janeiro, ekainaren 20tik 22ra) onartutako azken
adierazpenaren dokumentua.
Ban Ki-moonek berak adierazi duenez, dokumentuak ekimen
positibo ugari biltzen ditu. Besteak beste, ekonomia berdea garapen
iraunkorrerako tresna gisa erabil daitekeela zehazten du, INBP sendotzen du,
barne-produktu gordinetik haratago zenbait neurri hartzea proposatzen du
herrialdeen ongizatea ebaluatzeko, garapen iraunkorrerako finantziazio-estrategia
bat azaltzen du, eta kontsumoaren aurkako eta ekoizpen iraunkorraren aldeko
testuinguru bat sortzeko beharra aipatzen du.
Hala ere, jende askoren ustez (gizarte zibilaren ustez,
bereziki), testua ez da nahikoa eta ez du biltzen guk behar dugun etorkizuna.
Laster, eskuragarri egongo da azken adierazpenaren
euskarazko dokumentua ere.
Informazio gehiago:
Azken adierazpena (gaztelaniaz)
UNESCO Etxearen jarrera Rio+20 Goi Bilerarekiko