“Los ODM y el agua. ¿Una historia de éxito?” Mikel
Mancisidorrek, UNESCO Etxearen zuzendariak, idatzitako artikuluaren izenburua
da, eta Deusto Bussines Schoolek argitaratutako Estudios empresariales
aldizkariaren azken alean dator.
Nazio Batuen Erakundearen arabera, bete egin da
Milurteko Garapen Helburuen (MGH) xede ura eskura izateari dagokionez.
Artikuluak prozesu horren xehetasunak aztertzen ditu, eta horrez gain, xedea
bete dela frogatzeko erabili diren irizpideetako batzuk zalantzan jartzen.
Azkenik, xedea benetan lortu dutela bermatzeko, datu gehiago eta hobeak beharko
lituzketela ondorioztatzen du.
Informazio gehiago:
Deustuko unibertsitatea - argitalpenak