Azken berriak
atzera ES|EN
UNESCOrekin Elkartutako Eskolen Sarearen urteko topaketa

Uztailaren 4tik 7ra UNESCOrekin elkartutako eskolen Espainiako sarearen XXV. topaketa ospatu zen Madrilen. Topaketa urtero antolatzen da. Helburua da, batetik, sarea osatzen duten ikastetxeek urtean zehar izan dituzten esperientziak ezagutaraztea, eta, bestetik, hurrengo ikasturteko lan-ildoak zehaztea.

Aurten Espainia osoko 90  eskola inguru  bildu dira. Guztira, 140 parte-hartzaile egon dira: irakasleak, autonomia-erkidegoetako koordinatzaileak, proiektuen koordinatzaileak, estatuko koordinatzailea eta sarearen nazioaarteko koordinatzailea den Livia Saldari; hauen artean, Ortuellako San Felix Ikastola eta Bilboko Artxandape Ikastolako irakasleak, baita.Euskadiko eskola elkartien koordinatzailea den UNESCO Etxeko Monika Vzquez ere.

Ahozko aurkezpenen bidez eta paneletan jasotako informazioa lagun, eskolek iragan ikasturtean aurrera eraman zituzten ekimenen berri jaso zuten parte-hartzaileek. Ekimen horiek sareak lantzen dituen hiru arlo nagusiei lotuta daude: ondarea, bake-kultura eta garapen jasangarria, eta giza eskubideak.

Informazio gehiago:

UNESCOrekin elkartutako eskolen sarea

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco