Azken berriak
atzera ES|EN
Beste hogeita sei leku Munduko Ondarearen Zerrendan

Joan den astelehenean, Munduko Ondarearen Batzordeak beste hogeita sei leku gehitu zituen Munduko Ondarearen Zerrendara, eta aurten jada ez dute izendatuko beste lekurik.

Bost leku natural, hogei kultural eta misto bat gehitu dituzte, eta lehendabiziko aldiz zerrendan sartzea lortu dute Txadeko, Kongoko, Palauko eta Palestinako lekuek.

Bestalde, Batzordeak joan den astean gehitu zituen Arriskuan dauden Munduko Ondarearen Zerrendara Karibeko kostako Panamako, Portobeloko eta San Lorenzoko Gotorlekuak; Liverpool; eta Tonbuktu eta Askiaren Hilobia Maliko iparraldean, gobernuak hala eskatuta.

Azken horren egoera oso larria da; izan ere, joan den martxoaren 22an, Bamakoko estatu-kolpe militarraren ondorioz, Maliko iparraldeko hiru eskualde administratiboren (Tonbuktu, Gao eta Kidal) gaineko agintea hartu zuten Ansar Dine, MIAK (Magreb Islamiarreko Al Kaeda) eta Mendebaldeko Afrikan Batasun eta Jihadaren aldeko Mugimendua (MOJWA) talde islamista erradikalek; mausoleoak Jainkoaren izenean suntsitu zituztela diote.

Asteburu honetan, Unescoren erabakiaren aurkako errepresalian, santu musulmanen hamasei mausoleoetatik zazpi suntsitu ondoren, Ansar Dineko kideek hiriko hiru meskita handienetako baten atea hautsi zuten.

Maliko Gobernuak ekintzak salatu ditu gerra-krimenen parekoa den suntsitzeko amorru gisa, eta ekintzen egileei ohartarazi die epaitu egingo dituztela Malin eta atzerrian.

Munduko Ondarearen Batzordeko hogeita bat kideek Afrikako Batasunari eta nazioarteko komunitateari eskatu zieten ahal duten guztia egiteko1988an Munduko Ondarearen Zerrendan sartu zen Tonbuktu eta 2004an sartu zen Askiaren Hilobia babesteko.

Irina Bokova UNESCOko zuzendariak nazioarteko lankidetza eskatu du hainbatetan, Tonbuktu babesteko, XVI. mendean eskualdearen urrezko garaiaren eta Hejirako V. mendera garamatzan historiaren lekuko dena. Irina Bokovak adierazi du zeharo kezkatzen duela Askiaren Hilobia, XVII. mendeko piramide forma duen monumentua, ere arriskuan egoteak.

Informazio gehiago:

Beste hogeita sei leku UNESCOren Munduko Ondarearen Zerrendan

Maliko iparraldea: arriskuan munduko ondarearen bi leku

 

F. Javier Carrasco. Almadengo meategiak

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco