Azken berriak
atzera ES|EN
Graphic recording: giza garapen iraunkorraren erronkak ulertzeko bidea errazten

Jarraian, UNESCO Etxeak Basaurin antolatutako "Lankidetzarako eta giza garapen iraunkorrerako gaur egungo erronkak" prestakuntza-jardunaldietan egindako Graphic recordingeko irudiak ikusi eta deskarga ditzakezu. Marrazkiak jardunaldietan bertan egin ziren, denbora errealean, eta bertan sortutako kontzeptu, ideia eta eztabaida nagusien adierazgarri dira.

Irudiak Alex Carrascosa artibistak eginak dira (demokrazia egiazkoaren eta parte-hartzailearen, giza eskubideen eta bakearen alde ari da lanean, artearen bidez). Hark sortua da, halaber, Dia-Tekhne metodologia edo Arte bidezko Elkarrizketa.

Lan hau Basauriko Udalari eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari esker egin ahal izan da.

1. irudia:

Jardunaldien lehenengo egunean, IRAUNKORTASUNAri buruz aritu ginen, eta iraunkortasunak zenbait garapen-eredurekiko duen loturaz. Iraunkortasuna giza garapenarekin lotzen duten gakoak aipatu genituen, gaur egungo garapen-ereduaren ondorioz Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko aldea handituz doala oinarritzat harturik; horrek planetaren etorkizuna arriskuan jartzea dakar. Bestalde, ekofeminismotik aztertu genuen garapen iraunkorra; ekofeminismoak bizitza giza, politika- eta ekonomia-egituraren erdigunean jartzearen alde dihardu.

Rio+20 Goi Bilerari, hark hurrengo urteetan nazioarteko agendan izango duen garrantziari, Goi Bileraren helburuei eta ekintza-ildoei buruz ere aritu ginen, bai eta Goi Bileraren egiturei buruz ere, hura ulertzea errazteko.

Azkenik, iraunkortasunarekin lotura duten bi kasu praktiko ere azaldu genituen: Rio+20 Goi Bileraren aurreko gizarte zibila, iraunkortasuna ezagutzeko, eta harekin esku hartzeko eta konprometitzeko, eta Basauriko Equitruke denbora-bankuaren ekimena.

Deskargatu (pdf - 1MB)

2. irudia:

Bigarren egunean, URAri buruz hitz egin genuen. Uraren garrantziari eta urak planetan duen banaketari buruz, ura eta saneamendua eskura izatea zaila izateari buruz eta haiengan dituen eraginei buruz; eta lankidetzarako gogoeta batzuei buruz ere aritu ginen. Garrantzitsua izan da edateko ura eta saneamendua giza eskubide funtsezkotzat onartzea, bizitza eta giza eskubide guztiak osotara gozatzeko. Orain, eskubidea betetzea da erronka.

Lankidetzak garrantzi handia du prozesu honetan, eta hala erakutsi zuen Nikaraguako lankidetza-jarduerak. Gainera, beste lankidetza-jarduera batzuk ere ezagutarazi genituen; uraren kudeaketan emakumeen parte-hartzea Guatemalan, eta egunean 50 litro ur izanda nola bizi gaitezkeen erakusten duen esperientzia.

Deskargatu(pdf - 1MB)

3. irudia:

Hirugarren egunean, GIZA ESKUBIDEAK landu genituen: zertan oinarritzen diren, giza eskubideen hiru belaunaldiak zein diren, eta giza eskubideak babesteko zer egiten den. Zehazki, eskubide berriez hitz egin genuen, elkartasun-eskubideez, eta adibidetzat jarri zen bakerako giza eskubidea eraikitzeko prozesua.

Bestalde, ingurumen egokia izateko eskubidearen beharraz eta ondorioez hitz egin genuen, eta lankidetzarako eskubideetan oinarritzen den ikuspuntuaz. Azken horri dagokionez, konpromiso politikoa, herritarren mobilizazioa eta nazioarteko elkartasuna sustatzeko tresna gisa duen indarraz aritu ginen, baina batez ere, ikuspuntu hori ezartzeak dakartzan zailtasunak aztertu genituen kritikoki.

Azkenik, lurrak pilatzearen arazoa aztertu genuen eskubideen ikuspuntutik, eta Guatemalako Polochic Haranaren kasua eman genuen jakitera.

Deskargatu (pdf - 860MB)

4. irudia:

Laugarren eta azken egunean, KLIMA ALDAKETA izan genuen hizpide. Klima-aldaketaren teoria eta agertoki politikoak ezagutarazi genituen, eta garapenerako lankidetzarako ikuspuntuei buruzko xehetasun batzuk aipatu genituen.

Gainera, klima-aldaketa lantzen duten bi lankidetza-proiektu aurkeztu genituen. Batetik, ingurumen-errefuxiatuen eta lekualdatze horien (garapenari, lehorteei, natura-hondamendiei eta abarrei buruzko proiektu handiak) sustatzaileen egoerari buruzko azterketa bukatugabea landu, eta Cauca-ko (Kolonbia) kasua aztertu genuen. Bestetik, Boliviako Ambor eskualderantz hurbildu, eta herri horretan ura nola lortzen duten ezagutu genuen; sekulako onura eragiten diote bertako ingurumenari, ekonomiari eta gizarteari.

Deskargatu (pdf - 1,20MB)

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco