Azken berriak
atzera ES|EN
Eskuragarri da Ebaluazio Azpi Globalen Sareari buruzko bideoa

Ebaluazio Azpi Globalen Sareari buruzko bideoak (Subglobal Assessment Network) agerian uzten du Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioaren eta Ebaluazio Azpi Globalen Sarearen garrantzia, bai eta haietan lantzen diren balioak ere. Horretarako, Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioan zeregin garrantzitsua duten hainbat eragilek ematen dute beren iritzia bideoan. Gainera, testuinguru eta kontzeptu nagusiak azaltzen dira, bai eta ebaluazio azpi-global batzuetako kasu jakinak ere. Bereziki, Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioa Bizkaian hartzen da hizpide, hark ekoitzi baitu bideoa.

Bideoa 2011ko abenduaren 12tik 15era bitartean egin zen Bilbon, urteko hirugarren bileran; hots, Bizkaiko Milurtekoko Ekosistemen Ebaluazioaren laguntzaz antolatutakoan. Bileran, mundu osoko 70 aditu baino gehiago elkartu ziren. Hauek parte hartzen dute bideoan: Iosu Madariagak  -Bizkaiko Ingurumeneko Foru Diputatua-, Miren Onaindiak Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UNESCO Katedrako koordinatzailea- eta Mikel Mancisidorrek UNESCO Etxeko zuzendaria.

Sarearen lehen buletin elektronikoaren bidez zabalduko da bideoa nazioartean.

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez ikus daiteke UNESCO Katedraren youtube kanalean.

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco