Azken berriak
atzera ES|EN
Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzak" proiektua

Ekainaren 21ean Googlek jakinarazi du proiektu berri bat abian jarri duela: Desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzak". Hain zuzen, desagertzeko arriskuan dauden hizkuntzei buruzko informazioa aurkitzeko eta partekatzeko webgunea da, hizkuntza-aniztasunerako aliantzarekin batera egina.

UNESCOren kalkuluen arabera, oraingo martxan, munduan dauden 6.000 hizkuntzen erdia, gutxi gorabehera, desagertu egingo dira, zerbait egiten ez bada. Neurri handi batean, teknologiaren hazkunde azkarraren ondorioz, hizkuntza nagusiak are eta gehiago sartzen ari dira, hizkuntza gutxiagotuen kaltetan.

Espero da proiektua lagungarria izatea on line baliabide bat jartzeko, mehatxupean dauden hizkuntzei buruzko informazioa bildu eta hedatzea, eta hizkuntza horiek sendotzea helburu hartuta.

UNESCO Etxean hizkuntza gutxiagotuen defentsaren eta hedapenaren alde dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, horrelako ekintzak sustatuz, bai eta jada abian dauden ekimenak bultzatuz ere, hala nola Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedra EHUn eta Linguapax Institutua.

www.endangeredlanguages.com

 

Informazio osagarria:

UNESCOren Desagertzeko Arriskuan Dauden Hizkuntzen Atlasa

 

 

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco