UNESCOk web leku berri bat sortu du
berriki, Kultura eta Garapena leihoari lotuta, Milurteko Helburuak Betetzeko
Funtsari buruzkoa. MGHen Funtsa nazioarteko lankidetza bidezko mekanismo bat da,
2006an sortua. Funtsaren misioa da MGHak (Milurteko Garapen Helburuak) mundu
guztian bete daitezen sustatzea, eta, horretarako, laguntza eskaintzen die
nazio-gobernuei, tokiko agintariei eta herri-erakundeei, pobreziaren eta
desberdintasunaren aurka borrokatzeko ekimenetan. Ildo horretan sortu zen, hain
zuzen, Kultura eta Garapena leihoa. Hari esker, 18 proiektu abiarazi dira
Afrikan, Arabiar Estatuetan, Latinoamerikan, Asian eta Ekialdeko Europan.
Atari berriaren bitartez, beraz, UNESCOk
gizartearen eskura jarri ditu kulturako ezagutzak kudeatzeko zenbait tresna eta
argitalpen, baita MGHen Funtsaren esparruan martxan jarri diren proiektuen
input-ak ere.
Informazio gehiago:
Kulturako ezagutzak kudeatzeko tresnak
Milurteko Helburuak Betetzeko Funtsa