Azken berriak
atzera ES|EN
Speak truth to power

Rio+20 Goi Bileran tcktcktck sareak antolatutako Speak truth to power side event delakoa antolatzen lagundu du UNESCO Etxeak. Ekitaldian izan dira, besteak beste, honako hauek: Christiana Figueres, Costa Ricako presidente ohia eta Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmenaren idazkari exekutiboa (KANBEH); Brittany Trilford, Date with history bekaren irabazlea, hitzaldia Rio+20 Goi Bileraren inaugurazio-ekitaldian ere eman duena, 100 estatubururen baino gehiagoren aurrean; Severn Suzuki, Rio 92ko Konferentzian munduko liderrak hitzik gabe utzi zituen gaztea, eta urte batzuk geroago nazioarteko ekintzaile entzutetsu bihurtua.

Ikusgarria izan da zenbat gazte etorri diren eta zenbatek parte hartu duten, bertaratutako jendea eta batzarkideak hainbat aldiz hunkitzeraino. Christiana Figueresek goi-bilerako ekitaldirik onena izan dela adieraziz esan digu agur.

Parte hartu duten gazteen adimenak eta konpromisoak erakutsi digutenez, planetarentzat badago oraindik itxaropena, eta, goi-bilera ofizialean gertatzen dena eta hortik ateratzen den akordioa edozer izanik ere, nahi dugun etorkizuna gazteen esku dago. Baina, batzarrean esan dutenez, tamalez bihar erabakiak hartzera eseriko direnak ez dira beren seme-alabei begira eseriko; hala egingo balute, ziur gaude etorkizun hobea erabakiko luketela planetarentzat, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien giza eskubideak, salbuespenik gabe, errealitate bihur daitezen. Hori baita nahi dugun etorkizuna.

Brittany hitzaldia hemen aurkitu dezakezu: http://plantateenrio20.wordpress.com/2012/06/19/brittany-trilford/

Ikasi eta komentatu zer gertatzen ari den Rio+20 gure Plntate en Ro blogaren bidez http://plantateenrio20.wordpress.com, bai twitterren bidez ere: #plantateenrio20

Informazio gehiago:

Rio + 20 - Speak Truth to Power: Listening to the demands of future generations

Programa (pdf- 130KB)

* Argazkia: Brittany Trilford eta Jon Martin, UNESCO Etxea Rio+20 blogger bekaren irabazlea

Brittany Trilford, Aitana Uria eta Monika Hernando

Azaldutakoak eta prentsa

Severn Suzuki, Frances Beinecke eta Brittany Trilford

Aurrekoa 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 



UOC PUNTUA
DAME 1 MINUTO
2030 AGENDA BULETINA
JASO GURE EKINTZAK
SOStenibles
EKOSISTEMEN ZERBITZUAK EUSKADIN
ELKARTU ZAITEZ
ESTRATEGIA DE EDUCACION PARA EL DESARROLLO


Laguntzaileak
Bizkaiko Foru Aldundia / Diputación Foral de Bizkaia

Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco